2009/11/24

Izpegiko 3. txalaparta topaketa

Aurtengo txalaparta topaketa biziki untsa iragan da.
Goizean, 10 presunek Ttirritt-ekin Izpegitik elorrietako leporat joan ziren.
Han, txalapartaren soinuak behorren xilintxen oihartzunekin nahasi ziren.


Arratsaldez, Paxkal Indo-k taloak egin zituen eta egiazko topaketa hasi zen txalaparten inguruan.
Sarako Zalapartaka taldearen ezagutza egin ginuen.
Eta oihanean, adarren doinuak entzun eta xorieri buruzko bi kantu eskaini zizkigun Erramun Martikorenak.
Txalapartariek bururatu zuten topaketa... Saratarrak, Donostiarrak, Baztandarrak eta besteak...

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire

Remarque : Seul un membre de ce blog est autorisé à enregistrer un commentaire.