Affichage des articles dont le libellé est Txala saioak. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est Txala saioak. Afficher tous les articles

2009/11/22

Bihar Herri festibala

2008ko Bihar Herri festibalean Biarritzen A Batucada Boum taldearekin inprobisatu ginuen.

2009/10/20

Urretxuko txalaparta festa

Baxe Nafarroko Txalaparta taldea osatzen dugun BTT (Baigorriko txalaparta taldea) eta Kirikittun-ek (Amikuzeko txalaparta taldea) Urretxuko txalaparta festan jo ginuen 2008ko irailan.

2009/09/18

Arraiozko jaiak

Arraiozko bestetan bildu ginen Baztandarrekin, Izpegiko Txalaparta Festa antolatzeko, eta aukera baliatu ginuen eliza arkupean jotzeko. Hemen Kirikittun Amikuztarrak.

Donostiko Gros auzoko jaiak

Zozoak egin ginituen Donostiko Gros auzoko jaien denboran.


Egun horretan ikasi ginuen gure jotzeko manera behar ginuela moldatu entzuleak nahi baginituen hurbilarazi.


22. Hernaniko Txalaparta festa

Kirikittun taldeak Hernaniko Txalaparta festaren 22. edizioan parte hartu zuen Paxkal Indorekin batera.

2007ko Azkaingo Pastore Lore

Azkainen urtean behin pottokak menditik jaustarazten dituzte eta Pastore Lore izeneko besta antolatzen.
2007ko edizioan BTTko Paxkal Indo eta Kirikittun taldeko Paskal Barneixek parte hartu zuten.


2009/09/08

2007ko Gasteizko txalaparta maratoia

2007ko Gasteizko txalaparta maratoian Paxkal eta Ttirritt ostatu batean agertu ziren kantari eta txalapartari. Txalamako taldearekin sortu harremana polliki abiatu zen.

2009/09/07

20. Txalaparta festa

2006ko maiatzaren 20an Hernaniko Txalaparta festan parte hartu ginuen.
Lehen aldia zen Donapaleuko ikasleak taula gainean agertzen zirela.


2002ko Eltzarruze eguna

Donamartiri aldean den Eltzarruze mendi eskualdearen zaintzeko elkarteak Eltzarruze Egunak antolatzen ditu urte guziz, maiatz hastapenean, "Ingurumena zaindu" lelopean. Mendi ibilaldia alaitzen dute musikariek, kantariek eta kondalariek.
Horien artean, Ttirritt-ek parte hartu zuen Paxkalinekin batera.


2002ko Eltzarruze eguna