Affichage des articles dont le libellé est Ikusgarriak. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est Ikusgarriak. Afficher tous les articles

2010/12/17

KALAKAN diskaren aurkezpena Gazteizen

Abendoaren 18an Gazteizko Gaztetxean, gaueko 10etan, Kalakan taldeak bere diska berria aurkeztu du Txalamakok gomitaturik urtero antolatzen duten txalaparta maratoian.

2010/01/28

BTT Alpbarock Euskal Herrian

Huna hemen Kanaldudek egin bideoa... BTTko (Thierry eta Paxkal) + Karlos Subijanak txalapartariak parte hartu zuten zuten proiektu musikal huntan Suiziar eta Euskaldun musikaren trukaketa bat proposatzeko...

2009/11/22

Hiri haut !


2009ko Urtarrilan Gasteizko txalaparta maratoian ikusgarri bat eskaini genuen, palatxarta alde zaharreko ezker paretan probatuz eta soundpainting teknika baliatuz gaztetxean.
Ondotik, Hartzaro festibalean ikusgarri horretatik idei batzuk baliatuz, ihauterien mamia jorratu ginuen, ihauterien espiritua defendituz.
Ergelkeri hutsa izan zen bainan gozatu ginuen... publikoak aldiz beldurtu zen eta plaza hustu ginuen, abilak guk !

Txalapartranse

Neguko gau hotz batez Zestaon jotzen den txalaparta eta musika elektronikoaren arteko nahasketa berezia gehiago barnatu ginuen.
Oso berezia izan zen bainan Ttirritt salbu, aski kontent egon ginen.

2009/09/18

Dongadunak

Gasteizko txalaparta maratoian "Dongadunak" izeneko ikusgarria eman ginuen 2008ko urtarrilaren 3an.
Ikuskizuna bertso batekin hasten zen, xiberoko pastoralen doinu ezagunarekin.




Bat, Bertzea, Biak
Gau on jaun andere onak
Denak txalapartariak
Zoin trebe zi(re)zten lagunak
Guk iparraldeko (o)nenak
Baxe Nabarra hor dela
Ongi (er)representatia
Garazi Amikuze ta
Baigorriko eskualdea

Xiberutarren moduan
Dugu ireki gaurkoan
Pastoralako doinuan
Lau orduz girelakoan

Zoin ongi den gaztetxea
Hortarako baliatzea
Musika ta txalaparta
Goraipatzeko Eskuara

Zer debru e(g)iterat jina
Baliatuz ttun ttun txirula
Entzun a(ra)ziz gure boza
Eskaintzera predikua

Zer ote den predikua ?
ongi uler dezatela
Eginen du(gu)ia otoitza ?
Apez txalapartaria ?

Zer ote da txalaparta
Mitoa bilakatua
Xinbaletak baizik eta
makila taulak arruntak

Elizan ere badela
Koro erdian mahaina
Mitoa den aldarea
Ta apez kalakaria

Bainan zer debru kopeta
Zoin itsusiz mintzo zira
Eta otoi errespeta
Giristinoak ta apeza

Bakoitxak bere eliza
Hiri kristo ta otoitza
Guk ere baditugula
Txalaparta ta euskara

Ezer ez errespetatzen
Hala duzue ikasten
Punky militantziaren
Ondorioa dugu hemen

Txalaparta tresna dugu
Guk ahanzteaz salbatu
Aspaldi ginuke galdu
Hortan sinetsi ez bagenu

Ez dut na(h)i mito berririk
Bede(re)n zuk inposaturik
Buruan aski ametsik
Baitut zu ederragorik.

Ezkilak dautzu erranen
Benetan nun ote giren
Inguruan entzuten den
Jaungoikoaren boza hemen

Herrian ez dela nihun
Jauna gabe tokirik hun
 Gaztetxea nahiko ilun
Debru toki da ezagun

Meza nahi baduzu egin
Bota otoitz kantuekin
Gazteizko gazteria(re)kin
Mito berri bat eragin

Txalapartaz ez gaitezen
Trufa behin ere hemen
Ez eta Jaungoikoaren
Izena zikindu hemen

Hor dagoen gazteria
Ez da dioten artaldea
Zintzarre lepoan eta
So e(g)iten nunbait xakurra

Hemengo jendea bizi da
Eskualde guzieta(r)ik jina
Errexki derautzugula
Hil artino biziko da…


Txalapartaren izana bi presuneri lotua da, bi presuneri baizik ?
Horra txalaparta interaktiboa : txalaparta birtuala eta ondotik, publikoarekin jotzen dena.


Zintzarradaren ondotik txalaparta oso lasaia jo ginuen eta berotu ginuen berriz baserritukadarekin.


Ezberdinak gira bainan ber komunitatekoak gira.
Dongadunen komunitatekoak gira... errituala ezberdinak ditugu eta horietan "dong errituala" (ezkila, joareak, etab...) : biltzen duen "dong"a (indar zentrifugoa) eta aldi berean urrutzen duena (indar zentripetua).
Txalaparta beste "dong" bat dea ?

2009/09/12

A chene ouvert

Paxkal Indo eta Kirikittun taldeak dantzari garaikide batzuen koregrafien gainetik inprobisatu zuten Jesus Aured esku soinulariarekin. Dantzariek Romane Z zizelkariaren lan baten inguruan dantzatu zuten eta lau putikoak jostatu ziren.